Hemen dira Inauteriak!
Urtero bezala, egitarau oparoa antolatu dugu aurtengoa inauteriak ospatzeko. Ekintza guztiak MARTXOAREN 1ean egingo ditugu.
HAUR HEZKUNTZA. Ikastolako jolaslekuan jai-giroan ibiliko dira: musika, dantza…
1 eta 2 urtekoek goizean ospatuko dute eguna.
3, 4 eta 5 urtekoak, 15:15 aldera, ikastolako jolastokiko atetik irtenda, San Juan kalean behera plazaraino kalejiran joango dira, bertan, bueltatxo bat eman eta jarraian ikastolara itzultzeko.
LEHEN HEZKUNTZA. Aurrez prestatu dituzten dantzak eskainiko dituzte herriko kaleetan zehar.
Kalejira 15:00ak aldera abiatuko da ikastolako jolaslekutik eta plazan amaitu 16:15 aldera.
Aurreikusita dagoen ibilbidea honakoa da: Santa Anako jolaslekua - Errementari Plaza - Kale Barria - Plaza - Santa Ana Ikastola.
BIGARREN HEZKUNTZA.
Aste hontako tutoretza saioetan TTAK-eko (Txantxiku Ikastolako ikasleen Euskara Taldea) ikasleen eskutik, inauterien inguruko galde-sortak, lehiaketatxoa, bideo-proiekzioak... izango dituzte geletan.
16:30etik aurrera GAUARGI taldearekin dantzaldia izango dugu ikastolako jolaslekuan. Urtero moduan txokolate solidarioa ere eskainiko da. Batutako dirua aurtengo elkartasun proiektura bideratuko da: Haiti laguntzera.
Animatu eta zatoz gurekin dantza egitera!!!