Txanela
TXANELA proiektua ikastola guztion artean diseinatutako proiektua da . Ikastolok geure beharretara egokitu dugun proiektu pedagogikoa, geurea, propioa, diseinu bateratua eta eraginkorra duena.
Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, horien arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.
Ezaugarriak
- Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua.
- Gaitasunen garapenean oinarrituta.
- Ikaskuntza esanguratsuaren eta ikasle aktiboaren bila.
- Aniztasuna errespetatzen duena.
- Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometituta.
- Zehar lerroak: Sexu berdintasunerako hezkuntza, Giza Eskubideak eta Bakegintza, Osasun hezkuntza, Kontsumorako hezkuntza, Bide hezkuntza.
- Irizpide metodologikoak: gai guztiak era bateratuan lantzen dira (era globalizatua), ikuspegi eraikitzailea, elkarrekintza, gurasoekiko harremanak.