DBH 4.mailako ikasleak irabazle
Apirilaren 5ean Donostian ospatutako Zuk Zeuk eguneko garaile izan ziren Txantxiku Ikastolako DBH 4.mailako ikasleak. Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko My Way kooperatibak antolatutako ginkana erraldoian Gipuzkoako 400 ikaslek parte hartu zuten.
Bertan, Garapen Iraunkorreko bost helburu landu zituzten gazteek: Goserik ez, Etorkizuneko hezkuntza, Genero berdintasuna, Mugikortasun iraunkorra eta Belaunaldien arteko aliantzak.
Helburu horietako bakoitza euskal eragile batek aurkeztu zuen eta tartean egon ziren, Hazi Fundazioa, Laboral Kutxa, Emakunde, Mugi, Matia Fundazioa edota Donostia Lagunkoia elkarteak besteak beste.
Datorren ikasturteko ikasbidaia kulturalerako 20.000€ko saria lortu zuten.