Eskola Agenda 21eko ikasleak udalbatzarrean

Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkariek, Oñatiko Udalbatzarrean parte hartu zuten pasa den astean. Energia eta Klima Aldaketa gaiarekin lotuta, beraien proposamenak eta konpromezuak aurkeztu zizkioten Udal taldeari. Lehen Hezkuntzako ikasleek herrian bizikletentzako aparkeleku gehiago jartzea eskatu zieten eta, baita, bidegorri sarea hobetzea eta garraio publikoaren erabilera sustatzea. Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, Kiroldegi berriaren eraikuntzan energia berriztagarrien erabilera kontuan hartzea eta ahalik eta eguzki argi gehien aprobetxatzea proposatu zuten.

Alkateak eskerrak eman zien aurkeztutako ideia berriengatik eta, nola ez, jasotako proposamenak kontutan izango zituztela ere.

Etiketak: