Kantu tailerreko emanaldiak
Pasa den maiatzaren 11n Arizmendi Ikastolak antolatutako Abesbatzen Topaketan hartu zuen parte ikastolako kantu tailerrak. Ekitaldi oso polita izan zen eta Aitor Garitanoren zuzendaritzapean umeek primeran pasa zuten. Gainera, sarreren bitartez batu zen dirua, Von Hippel Lindau gaixotasunaren ikerkuntza sustatzeko xedea duen Sendabide elkartera bideratu da.
Zapatuan, berriz, Oñati Ezagutzen izeneko ekimenean hartu zuten parte. Bi urtetik behin egiten den jarduera honetan, Oñatiko hainbat guneetan musika entzuteko aukera dugu. Aurtengoan INDUSTRIAN gaia ardatz hartuta, Oñatiko industrializazioa eta honen garrantziaz aritu ziren Fagor Industrialaren Showroom-ean eskainitako kontzertuan.