Lehen sorospenetako ikastaroak langileekin
Maiatzeko lehenengo bi asteetan ikastolako langile guztiok lehen sorospen eta bihotz biriken suspertze ikastaroa jaso dugu. Ikasturte honetan sortu den "Txantxikuak 2zirik" proiektuaren baitan, Ikastolako osasun taldea arduratu da ikastaro hauek emateaz. Osasun munduan lanean diharduten guraso boluntario hauei esker, ikastolako langileok larrialdi batean aurrean nola jokatu eta, egunerokotasunean, haur eta gazteen artean sor daiteezkeen osasun egoerei aurre nola egin behar diegun ikasi dugu.
Beste behin ere, agerian gelditu da ikastolako komunitatea osatzen dugunon arteko elkarlana eta sendotasuna. Beraz, lerro hauen bidez, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu osasun taldea osatzen duzuen guraso eta boluntario guztioi. Mila esker!