2. mailakoak Zarautzen
Imajinatzen duzue lehenengo gaua etxetik kanpo gurasorik gabe? Zenbat emozio batera: poza, kuriositatea, tristura, ziurtasun eza... Hori dena eta gehiago bizi izan dugu 2. mailako ikasleok Zarautzeko aterpetxean.
Irteerak merezi izan du eta denok oso pozik eta gustura itzuli gara Oñatira. Prest gaude esperientzia errepikatzeko!