DBH 4.mailako ikasleak Donostialdean
Maiatzaren 22an, DBH 4.mailako ikasleok Donostiara joan ginen. Irteera honetan EITB-ko Miramongo egoitza ikusteko aukera izan genuen, tartean Euskadi Irratia eta Euskadi Gazteako estudioak eta ETBko platoak ezagutuz. Esatari eta kazetarien lana gertutik bizi eta telebistako lehiaketako programa baten grabaketa ere ikusi ahal izan genuen.
Ondoren Pasaiara joan ginen, Albaola Itsas Kultur Faktoriara hain zuzen ere. Bertan, Selma Huxley Barkhamek egindako aurkikuntzari esker, XVI. mendeko euskal balea-arrantzaleen bizitza eta bertan egiten ari diren zurezko itsasontziaren eraikuntza ikusteko aukeraz gozatu genuen. Egun ederra izan zen!