Hezkuntza Kooperatiboa
HEZKUNTZA KOOPERATIBOA: TALDE KOOPERATIBOAK, IKASKIDE TALDEAK, IK/KI
Ikaskidetza, taldean eta kooperazioan oinarrituta ematen den ikaskuntza da. Besteekin dugun elkarrekintzaren bitartez hazten eta hezten gara, eta elkarrekin eraikitzen dugu gure ikaste prozesua, aniztasuna eta ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.
Ikasketa kooperatiboa aurrera eramateko, ezaugarri edota ardatz hauek izan behar ditu elkarlan honek:
- Helburu komuna izatea.
- Elkarmenpekotasun positiboa izatea, hau da, azken emaitzak guztiok ekarpena eta lana behar izatea. Horrek, rol eta zereginen banaketa eta kudeaketa eta elkarri laguntzea eskatzen ditu.
- Bakarkako erantzukizuna ezinbestekoa izatea helburua lortzeko eta edukiak eta ezagutzak garatzeko.
- Aurrez aurreko komunikazioa izatea, entzumen aktiboa lantzea, gure arteko gatazkak bideratzen ikastea…