Boluntariotzako proiektuan egindako lana bere helmugara iritsi da
Ekainaren azkeneko albiste buletinean adierazi genizuen bezala, ekainaren 11tik 21era DBHko ikasle eta irakasleok proiektuetan lanean jardun eta talde lan ugari egin genituen eta, “BOLUNTARIOTZA” proiektuan, konkretuki, TORNEO SOLIDARIOA.
Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen partaidetzaz futboleko torneoa antolatu zen. Bakoizari euro bateko ekarpena egiteko eskatu zitzaien eta, egun berean, diru gehiago biltzeko asmoarekin, bokatak egin eta saldu genituen. Jasotako diru guztia, Tarifako TARIFEÑOS SOLIDARIOS GKE taldeari laguntzeko, HOTZ OÑATIra bideratu genuen.
Lerro hauen bidez kooperatu zenuten guztioi gure eskerrik beroena adierazi nahi dizuegu, MILA ESKER!!!