Jolasean eta gaztainak janez urte amaiera ederra!
Pake Leku eta Lagun Leku taldekoei esker, gure aitona-amonen gazte garaiko hainbat jolas ezagutzeko eta ikasteko aukera izan dugu eta, jasotako transmisiori esker, XX. mendeko jolas bilduma xume bat osatzeko. Gurekin izandako eskuzabaltasuna eskertzeko, elkarrekin beste saio bat antolatu dugu, baina oraingo honetan jolasteaz gain, gaztaina jana eta erromeria izan ditugu. Arratsalde bikaina pasatu dugu elkarrekin.
Mila esker Altube familiari. Ikasleen laguntzarekin Joxe Marik danbolinean gaztaina ederrak prestatu dituen bitartean, bere alaba Maider eta Saioak musikaz alaitu gaituzte.