Zaporeak GKE-ren bisita
Abenduaren 9 eta 10ean, Zaporeak izeneko GKE-ko kide den Xabi Gesalaga eta Larraitz Legorburu etorri ziren 5. eta 6. mailakoon geletara. Lesbos uhartean bizi diren pertsona errefuxiatuen egoera nolakoa den eta beraiek zer lan egiten duten azaldu zigun Xabik. Euskal Herritik janaria nola eramaten duten, Lesbosen janaria nola prestatzen duten, banaketa nola egiten den eta bertan bizi direnei nola laguntzen dieten ikusteko eta entzuteko aukera izan genuen. Horretaz gain, errefuxiatu batzuekin bizi izandako esperientziak eta bakoitzaren istorioak azaldu zizkiguten.
Oso interesgarria eta hunkigarria izan da kontatu ziguten guztia eta asko ikasi genuen beraiekin. Mila esker munduaren beste aldeko errealitatea gure geletara ekartzeagatik eta batez ere, beste batzuen bizi-baldintzak hobetzeko egiten duzuen lan eta ahaleginagatik. Eskerrik asko bikote!