Ikastola gertutik ezagutzeko ekintzak
Urtarrilaren 27tik otsailaren 7ra aurtengo matrikula epea irekiko da. Hori dela eta, ikastola hobeto ezagutu ahal izateko hainbat ekintza antolatu ditugu datozen egunotarako.
Urtarrilaren 21ean, asteartea, arratsaldeko 18:00etan BILERA INFORMATIBOA ospatuko da. Bertan, Txantxiku Ikastolako hezkuntza proiektua ezagutzera emango da; zer garen eta zer eskaintzen dugun azalduko dute ikastolako arduradun pedagogikoek. Bilera honek irauten duen bitartean, 0-8 urte bitarteko haurrentzat zaintza zerbitzua egongo da.
Urtarrilaren 24an, egubakoitza, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara ATE IREKIEN SAIOA izango da. Ikastola bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, Konfiantzaren Pedagogiara egokitutako eremuetan bisita gidatuak egingo dira eta elkarrizketa pertsonalak egiteko aukera eskainiko da. Familia bakoitzaren egarriak, nahiak eta zalantzak ezberdinak direlako, behar diren azalpenak emango ditugu bakarkako elkarrizketetan.
Bisita gidatuetara eta bilera informatibora etortzeko aukerarik izan ezean edo, hauetan egon arren, zalantzak geratu bazaizkizue berriro ere elkarrizketa pertsonala eskatu dezakezue eta Eider Aberasturi (Haur Hezkuntzako koordinatzailea) edo Gurutze Altunak (Haur Hezkuntzako 0-3 urteko arduraduna) behar dituzuen azalpenak emango dizkizue. Hitzordua eskatzeko diured@txantxikuikastola.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 781204 telefonora deitu (Edurnegatik galdetu).
BIDEO HONETAN gure proiektuaren sarrera labur bat ikus dezakezue eta matrikulazioari buruzko informazio gehiago LOTURA HONETAN aurkitu ahal izango duzue.