Nortasuna

Xedea

Txantxiku Ikastola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako (0-18 urte) ikasleei giza baloreetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dien guraso, langile eta laguntzailez osatutako herri-onurako Oñatiko hezkuntza kooperatiba da. Horretarako:
 
  • Aniztasuna kontuan hartuta eta familiarekin elkarlanean, ikasleen heziketa integrala lantzen dugu,  bizitzari aurre egiteko behar dituzten konpetentzia orokorrak garatuz. 
  • Etengabeko hobekuntzan ari den eta lana ekipoan egiten duen langile-talde egonkorra dugu.

 

Ikuspegia

Gure hezkuntza komunitatean (guraso, ikasle, laguntzaile eta langile) eta bailaran erreferente izan nahi dugu honako ezaugarri hauengatik:
 
  • Interes taldeen inplikazioa.
  • Interes taldeen asebetetzea.
  • Langileria kualifikatua.
  • Ikaslearen heziketa integrala, hezkuntza-konpetentzia orokorrak ardatz hartuta:
    • KOMUNIKATZEN IKASI.
    • NORBERA IZATEN  IKASI.
    • ELKARREKIN BIZITZEN IKASI.
    • EGITEN ETA EKITEN IKASI.
    • PENTSATZEN ETA IKASTEN IKASI.
  • Etengabeko berrikuntza.
  • Eleaniztasuna.
  • Kudeaketan etengabeko hobekuntza.
  • Zerbitzuen eskaintza.
  • Gizartea, ingurumena eta garapen jasangarriarekin konpromisoa.

 

Baloreak eta printzipioak

  • Euskalduna.
  • Humanista (pertsonak du garrantzia).
  • Berritzailea (proiektu berriei irekita).
  • Lankidetzaren aldekoa.
  • Irabazi asmorik gabekoa.
  • Hezkuntza proiektuarekin identifikatuta.
  • Talde egonkorra eta esperientziaduna.
  • Adostasunaren aldekoa.
  • Integratzailea.
  • Solidarioa.
  • Parte hartzailea.
  • Ingurumenarekin konprometitua.