Ekonomia eta Zergak unitate didaktiko berria

Gure ikasleek parte hartuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, HUHEZI fakultateak eta Txantxiku ikastolako bi irakaslek lankidetzan prestatuko proiektuaren esperimentazioan.
 
Urtarriletik aurrera DBH 4.mailako ikasleekin Ekonomia eta Zergak unitate didaktikoa martxan jarri da 20 orduko iraupena izango duena. Ekimen horren bidez landuko diren gaiak honako hauek dira: zergak zer diren, zein motatakoak dauden, nola kalkulatzen diren, horien ordainketen ondorioz Erakunde Publikoek eskaintzen dituzten zerbitzuak zeintzuk diren eta Iruzur fiskaIa zer den eta bere ondorioak.
 
Unitate didaktikoa sortzeko ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu du eta Txantxiku ikastolako bi irakaslek, uztaila eta abenduaren artean, diseinatu eta sortu dute Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko fakultateko irakasle batzuekin elkarlanean. Orain urtarrilean unitate didaktikoa Txantxiku ikastola eta Gipuzkoako beste bost ikastetxetan esperientzia piloto gisa DBH 4.mailako ikasleekin aurrera eramango da.
 
Unitate didaktikoa garatzeko IKTek protagonismo handia izango dute, bereziki, informazioa eskuratu eta lantzeko. Bestalde, lan egiteko era TALDE KOOPERATIBOAK izenez ezagutzen dugun metodologian oinarrituko da.