Ni zu bezala, Gureak

Aurreko astean Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak Arrasaten Gureak enpresak duen egoitza bisitatzen egon ginen. Gureak desgaitasuna duten pertsonei lan-aukerak sortu eta euren gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko sortu den enpresa da. Bertan egiten den lana erakutsi ziguten errealitate esanguratsu eta berri bat ezagutuz eta aniztasunari begiak irekiz. Baita, nola pertsona bakoitzaren behar eta aukeretara gehien egokitzen den baliabidea esleitzen duten lanbide formakuntza eta garapen pertsonalerako lan-postu egokia eskainiz.

Bisita hau, Atzegiren eskutik bideratzen den Ni Zu Bezala programako 2. proposamena da. Lehenengo proposamena Aloña Agirreren eskutik gauzatu genuen gelan. Aniztasunaren eta eskubide berdintasunaren aldeko jarduerak burutuz Atzegizale bihurtu ginen orduan, eta oraingoan, bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.

Etiketak: