Irteera Plan berria
Ikasleen segurtasuna eta familien erosotasuna handitzeko asmoz, ikastolako eguneroko irteera modua aldatu egin dugu. Irteera plan berria urriaren 15etik, eguaztenetik, martxan da.
Irteera plana familientzat ez ezik irakasleentzat ere eroso eta arrakastaz bete dadin, puntualtasuna zaintzea, pazientzia izatea eta lasaitasunez jokatzea ezinbestekoa da.
Gainera, horrelako plan berrietan beti sor daiteke aldaketaren edo egokitzapenen bat egin beharra. Beraz, horrelakorik sortu eta aztertu ahala, erabakia jakinaraziko zaizue.