Bretainiako ikasleen bisita
Lycée Diwan ikastetxeko 29 ikasle eta 3 irakasle Oñatin izango dira Datorren astean Bretainiako Karaez eta inguruko herrietako ikasle eta irakasleak gure artean izango dira azken urte hauetako ibilibideari jarraipena emateko. Lycée Diwan ikastetxeko lagunak Txantxiku ikastolako DBHko 4. mailako ikasleekin, frantsesa ikasten ari direnekin, hain zuzen, eta euren senitartekoekin egongo dira. Elkartruke horrekin frantsesa eta gaztelania lantzeaz gain, Bretainia eta Euskal Herriko historia, kultura, geografia eta beste hainbat arlo jorratzeko aukera izango dute ikasleek.
Gogoratu, bide batez, Diwan Bretainiako eskolen federazioa dela, eta euren ezaugarri nagusienetakoa dela bretoiera erabiltzen dutela irakaskuntza baliabide gisa, hizkuntza zelta horren desagertzea ekidin nahian. Eskola horiek Euskal Herriko ikastolak eta Galeseko Ysgolion Meithrin eskolak izan zituzten eredu eta oinarri.