Berrikuntza Pedagogikoa
Txantxiku Ikastolarentzat berrikuntza pedagogikoa betidanik izan da helburu. Ikasturte honetan Ikasketa kooperatiboa, Pikler filosofia eta Golden 5 proiektua(k) jarri ditugu abian. Golden 5 proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira: baikortasuna, harreman positiboak eta lan-giro egokia sustatzea, familiarekiko harremanak sakonduz eta errendimendu akademikoa hobetuz. Egitasmo hezitzaile honek Europako Hezkuntza Batzordearen Comenius saria jaso du.