Aurpegiak margotzeko tailerra

Elkarbizitza Behatokiko gurasoek antolatuta, datorren eguaztenean, hilak 26, arratsaldeko 18:00etan, Txantxiku ikastolan, NOLA MARGOTU AURPEGIA INAUTERIETAN tailerra emango da. Egun horretan gurasoak seme­-alabekin etortzea komeni da, ikasitako hori praktikan jarri ahal izateko. Ikastaro hori Mirari Sagarzazuk eta Itziar Aperribaik emango dute.

OHARRA: Beharko den materiala prestatzeko aurrez izena ematea komeni da: 943 78 12 04 telefonoan edota txantxiku@ikastola.net helbidera idatziz. Izena emateko epea otsailaren 25ean, martitzenarekin, amaiituko da.

Etiketak: