Pedernalesetik Eskerrak

2013-2014 ikasturtean zehar Txantxiku Ikastolako Elkartasun Taldeak antolatutako ekintzetatik lortutako dirua Pedernalesera bideratu zen. Oraingoan, bertan lanean diharduen  Mari Carmen Markuleta oñatiarrak, esker mezu hau bidali digu zuei guztioi helarazteko:

Pedernales, 2014ko urria

Oñatiar guztioi,

Nire oporretatik bueltatu eta gero, Pedernalesetik agur bero bat, aurkitzen naizen misio leku honetako beharrei aurre egiteko era batera edo bestera jasotako laguntza guztia eskertzeko.
Hemengo osasun egoerak gabezi handiak dauzka: analgesikoak ere falta dira. Gure osasun zentroak eskaintzen duen osasun laguntza oso oinarrizkoa da. Gertuen dagoen ospitalea 130 km-tara dago eta espezialitate  guztiak dauden hiriburua 300 km-tara. Beraz, zuek emandako  diru laguntza oso baliotsua izan zaigu behar hauetarako: odol transfusioak, ekografiak, analgesikoak, oxigenoa, anbulantziaren gasolina … familia behartsuen oinarrizko premiak (janari, arropa, oinetako …) ahaztu gabe.
Hemengo egoera oso larria da, izan ere, aste bukaera batean ospitalean zeuden 11 haur hil zirela material gabeziagatik, oxigeno faltagatik eta beste gabeziengatik.
Nahiz eta gure osasun zentroan urik eta argirik ez eduki, botika batzuk erosteko aukera badugu.
Hemen bidaltzen dizuet argazki batzuk non ikusten den zuek bidalitako dirua zertan erabili dugun.
Eskerrik asko zuen solidaritateagatik, elkarrekin izango gara.

                Mari Carmen Markuleta

Etiketak: