Gipuzkoako Elikagaien Bankua

Aurreko ikasturtean egin genuen bezala, aurten ere Gipuzkoako Elikagai Bankuak elikagaiak biltzeko gunea jarriko du azaroaren 28 eta 29an Oñatiko Eroski supermerkatuan. Kanpainan parte hartzeko langile boluntarioak behar ditugu eta txandak 2 orduko iraupena izango du. Egun horietan gunean egoteko prest legokeen edonorentzat ateak zabalik ditugu eta zuen parte hartzea ere eskertuko genuke. Parte hartzeko, eman izen a Txantxiku Ikastolako idazkaritzan azaroaren 26a baino lehen. Aurreko urtean parte hartze handia izan genuen Txantxiku Ikastolaren izenean, ea aurten ere marka bera lortzen dugun!

MILA ESKER!

Etiketak: