Neguko Katalogoa kalean da

Ikaselkarrek (Ikastolen Elkarteak eta Elkar argitaletxeak) banatzen duen NEGUKO KATALOGOA 2014 kaleratu da. Liburuxka horretan ipuinak, puzzleak, jolasak, DVDak... aurkituko dituzue.  Ohi bezala, material horren gaineko eskaerak egiteko bi bide balia ditzakezue:

  1. Zuzenean: katalogoan azaltzen den ikaselkar@ikaslelkar.com helbidean edo 943-310301 telefono zenbakira deitu eta eskaera egin. Kasu horretan katalogoan dauden prezioak (beherapenik gabe) eta bidaltze gastuak (7 €) ordaindu beharko zenituzkete.

  2. Txantxiku ikastolan eskaera orria aurkeztu. Bide hau hautatuz gero, katalogoan jasota dauden prezioei %25eko jaitsiera aplikatuko zaie. Dena den,  azpimarratu nahi dugu gure bitartez eskaera bideratzeko epea datorren egubakoitzean, AZAROAren 28an, amaituko dela.

Etiketak: