Seaskako egutegiak eskuragarri daude

Ikastolako idazkaritzan 4 euroren truke erosi ahal izango dituzue SEASKAko ikastolek kaleratzen duten ohiko egutegia. Esan beharrik ez dago egutegi horien salmentatik Iparraldeko ikastolek ateratzen duten diru etekina oso garrantzitsua dela euren bizi iraupenerako.

Kontuan izanda gainera, azkenaldi honetan ikastola horiek zenbait eraso jasaten ari direla  Frantziako administrazioaren aldetik, aurtengoan inoiz baino beharrezkoagoa dute gure laguntza.

Beraz, ANIMATU eta ESKURATU EGUTEGIAK!!!