Udazken Kulturala

Txantxiku Ikastolak, Udazken Kulturala izeneko egitasmoa martxan jarri du. Hartzaile ezberdinei zuzendutako ekitaldiz betetako egitarau zabalak abenduko lehen hamabostaldia hartuko du. Ekintza ugari eta interesgarriek, kulturaz eta bestelako gaiez gozatzeko aukera paregabea eskainiko digute datorren astetik hasita.

Geure partetik, ekitaldi horietara joateko gonbitea luzatzea besterik ez zaigu geratzen. Egitarau osoa albiste honen azpian duzuen dokumentuan irakurri ahal izango duzue, beraz, ANIMATU!!

ZATOZ ZU ERE KULTURAZ GOZATZERA!

 

 

Hemen aurkitu dezakezue Udazken Kulturaleko egitaraua