Euskararen nazioarteko eguna

Abenduaren 3an, eguaztenean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen . Adin guztietara egokitutako ekintzaz aberastu genuen eguna eta benetan borobila izan zen.

Goizean goizetik, Argitxo iratxoaren bisitak geure ikastolako gelak alaitu zituen, beldurtu zenik ere egon zen arren. Txano gorri, masail gorri, sudur handi, tripa  borobil, kriseilu eta guzti, ia geure ametsetako Olentzeroren antzekoa, baina oraingoan geure hizkuntzaren babesle sutsuak Euskarak duen garrantziaz jabetu arazi gintuen beste urte beterako.

Lehen hezkuntzakoak ederto ibili ziren euskal jolasetan murgilduta eta, gainera, herriko ikastetxeetako haurrek elkarrekin jolas eta solas aritzeko aukera izan zuten. Ikasle nagusienek, berriz, txokolatea xurgatuz euskaraz gozatzeko aukera izan zuten, baita antzezpenak ikusi eta euskal kantu eta emanaldiez aberasteko parada ere. Hitz gutxitan deskriba daiteke, beraz, igaro genuen eguna: EGUN BOROBILA! 

Eta ez ahaztu Euskarak bereak dituela urteko 365 egunak, zeuen esku horiek guztiak ospatzea!