Auzoko Proiektua

Euskaltzaleen Topaguneak Oñatiko Udalaren laguntzaz funtzionamenduan jarritako proiektua da Auzoko. Proiektu honen helburua Oñatin existitzen diren hizkuntza eta kultura guztiei dagokien garrantzia ematea da, beti ere ardatza euskara eta euskal kultura izango ditugularik. Bi identifikazio desberdin sortu ditugu hiztunen arteko bereizketa orekatu bat egiteko: Auzotarrak (euskal hiztunak) eta Auzokideak (euskaraz ez dakitenak baina ikasteko asmotan daudenak). Iazko ikasturtean talde bat sortu genuen eta aurten ere 15 lagun inguruko talde bat biltzen gara astero bi orduko saio ludikoak eginez (jolasak, txangoak, ekitaldiak, afariak...). Ikastetxeetako gurasoek euskaraz egiteko dituzten zailtasunak gainditzeko modu bat ere izan daiteke, beren seme-alabekin euskaraz ondo egin dezaten.

Deialdi honen bitartez bigarren talde bat sortuko genuke, eta horretarako euskal hiztunen zein besteen presentzia ezinbestekoa da. Hasiera batean taldea biltzeko bi aukera egongo dira astelehenetan eta asteazkenetan, arratsaldeko zazpiak-zortziak inguruan. Interesaturik egonez gero jarri harremanetan Ikastolako Idazkaritzarekin.

Urko Egaña Calderón
Oñatiko Euskara dinamizatzailea

Etiketak: