ADI! Egutegian Aldaketak

Txantxiku Ikastolak kaleratutako 2014ko egutegian aldaketak egin dira.

2013 urtearen amaieran, 2014ko Txantxiku Ikastolako irudiz osatutako egutegia jaso zenuten. Bertan, abenduaren 19a Gabonetako opor aurreko azken egun bezala ageri zaizue.

Txantxiku Ikastolak ohar honen bidez jakinarazi nahi dizue, egun hori abenduaren 23ra atzeratzen dela. Abenduaren 19a eta 22a, ohiko lan egun lektiboak dira. Abenduaren 23an berriz, Olentzeroren etorrera ospatuko dugu eta, beraz, egun erdiko jarduna egingo dugu.

Bide batez, jakizue urte honen amaieran 2015. urteko egutegia jasoko duzuela etxean. Nahasmenik sor ez dadin, aipatu behar dugu egutegi horretan batik bat aurreikuspenak ageri direla eta, beraz, aldaketak egon daitezkeela 2015-2016 ikasturtera begira.

Mila esker eta barkatu eragozpenak.