Berriro bueltan

Emozioz beteriko egunak igaro ditugu azken oporraldian. Baina, Gabonetako oporrak amaituta, berriro ekin diogu ikasturteari. Geure eskerrak helarazi nahi dizkizuegu Txantxiku Ikastola osatzen duzuen guztioi, zuen elkarlana eta laguntza ematen diguzuen une guzti horiengatik. Espero dugu, hemendik aurrera ere elkarrekin pasako ditugula ikasturteak eskaintzen dizkigun egun zirraragarri guztiak. Emozioz beteriko egunak ez baitira oporretan soilik izaten.

Jarraian Gabon egun hauek gurean utzitako irudietako batzuk ikusgai dituzue.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!