Inauteriak 2015

Inauteriak iristear daude eta Txantxiku Ikastolan jai hori otsailaren 13an, egubakoitza, ospatuko dugu.

HAUR HEZKUNTZA

Txantxiku Ikastolan aurten ere Agenda 21 proiektuaren barnean ingurumena zaintzeko dugun konpromisoarekin jarraituz, ez ditugu plastikozko poltsak erabiliko jantziak egiteko. Hori dela eta, ikasturte honetan mozorroak egiteko kamiseta, sudadera, poloa, ... ikasle bakoitzak berea etxetik ekarri beharko du. Adierazi nahi dizuegu kamiseta normalean erabiltzen duen tailla baino handiagoa izan behar duela mozorroa soinean daraman jantziaren gainetik jarriko duelako. Gainontzeko apaingarriak gelan bertan prestatuko ditugu orain arte bezala. Aurtengo gaia BASERRIA izango da.

  • HH urte 1. TXAKURREZ mozorrotuko dira. Etxetik kamiseta zuria ekarri beharko dute.

  • HH 2 urte. UNTXIZ mozorrotuko dira. Etxetik kamiseta grisa ekarri beharko dute.

  • HH 3 urte. OILOZ mozorrotuko dira. Etxetik kamiseta horia edo laranja ekarri beharko dute.

  • HH 4 urte. ARDIZ mozorrotuko dira. Etxetik kamiseta zuria eta kaltzetin zuri bat ekarri beharko dute.

  • HH 5 urte. KATUZ mozorrotuko dira. Etxetik kamiseta beltza eta diadema estua ekarri beharko dute.

Etxetik ekarri beharrekoak (kamisetak, diademak...) datorren egubakoitzerako, urtarrilak 30, gelan izatea komeni da. Argibide gehiago behar izanez gero, jar zaitezte harremanetan zuen seme-alabaren tutorearekin.

LEHEN HEZKUNTZA

Aurtengo gaia PIRATAK izango dira. Inauteri festa arratsaldean izango da eta etxetik ekarri beharrekoak hauek dira:

  • Derrigorrezkoak: arropak eta ezpata.

  • Aukeran: partxea (margotuta, ...), apaingarriak (belarritakoa, ...)

Ikastolako orduetan, gelan txanoa gertatuko dugu.

Etiketak: