IKASTOLA EREDUA. HEZKUNTZA ERALDATZEN
TXANTXIKU IKASTOLAn zure seme/alaba matrikulatu nahi baduzu, hemen kontutan hartzeko zenbait datu:
-
Matrikula egiteko epea URTARRILAREN 27tik OTSAILAREN 7ra izango da. (Bi egunak barne)
-
Ekarri beharreko dokumentazioa hau da:
- Ikaslearen nortasun agiria (izanez gero).
- Karnet tamainako argazki bat.
- Familia liburua.
- Gurasoen nortasun agiriak.
- Bizikidetza ziurtagiria (udaletxean eskatu).
- Kontu korrontearen zenbakia (IBAN eta 20 digitu).
- Ondorengo dokumentuak (hala badagokio):
- Familia ugariaren liburua
- Familiako kideren batek elbarritasuna izanez gero, hau frogatzen duen ziurtagiria.
Oharra: fotokopiak idazkaritzan bertan aterako ditugu.
Matrikula epean bulego ordutegia hau izango da: 8:00 - 19:00
Bisita gidatuetara eta bilera informatibora etortzeko aukerarik izan ezean edo, hauetan egon arren, zalantzak geratu bazaizkizue berriro ere elkarrizketa pertsonala eskatu dezakezue. Eider Aberasturi (HHko koordinatzailea) edo Gurutze Altunak (HH 0-3ko arduraduna) behar dituzuen azalpenak emango dizkizue.
Hitzordua eskatzeko:
- diured@txantxikuikastola.eus helbide elektronikora idatzi.
-
943-781204 telefono zenbakira deitu (Edurnegatik galdetu).
INFORMAZIO ORRIA IKUSI HEMEN. Txantxiku Ikastolan HEZKUNTZA ERALDATZEN
- IXUTU PROIEKTUA. Konfiantzaren pedagogian oinarritutako Haur Hezkuntzarako proiektu berria. Info+