Emmi Pikler
HHko 1. zikloko irakasleak, Emmi Pikler pediatrak Budapesteko Lóczy umezurztegian egindako lana eta ikerketaren inguruko formazioa eta hausnarketa sakona egiten ari gara.
Pediatra honek eta bere lan taldeak egindako ikerketei zor dizkiegu haur txikien motrizitatearen inguruan egindako aurkikuntza garrantzitsuak eta baita haurraren garapen orokorrerako ezinbestekoak diren baldintzen deskribapen zehatza.
Emmi Piklerren ekarpenek umeei beste era batera begiratzeko klabeak ematen dizkigute. Bere lan egiteko eraren oinarrian hiru zutabe nagusi daude:
-
Mugimendu askea: umea gai da bere motrizitate guztia bere kabuz garatzeko. Umea modu askean mugi dadin, helduak baldintzak sortu behar ditugu.
-
Kalitatezko zaintzak: jatordua, loa eta fardelaren aldaketa bezalako uneak heldua eta haurra harremanetan jartzeko eta atxikimendua eraikitzeko une pribilegiatuak dira.
-
Sozializazio baketsua: umeak talde baten parte izateko bere denbora behar du, bere erritmoa. Helduok erritmo hori errespetatu behar dugu.