Malira Laguntza
MALI ELKARTASUNA elkarteak kanpaina berria antolatu du gai hauek biltzeko: PASTA (makarroiak, espagetiak,..) eta ESKOLAKO MATERIALA (boligrafoak, koadernoak,..). Bilketak martxoaren 28ra arte iraungo du.
Biltzen den material guztiak MALIko Togo izena duen herrixkan du jomuga; hain zuzen, SEGOU eskualdeko SAN elizbarrutiko herriko eskolan. Saint Paul ikastetxeak 600 bat ikasle ditu eta asko barnetegian bizi dira urrutitik joaten direlako.
Jakizue herrian zehar banatuta egongo diren bilketa guneez gain, Txantxiku Ikastolan ere jasoko ditugula etxetik ekarritako gaiak. Geletan bilketa kaxak jarriko dira eta material hori MALI-ko Saint Paul ikastetxerako izango da.
ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK!!!!