Udako Aisialdi Eskaintza

Urtero lez, aurten ere, Ikastolen Elkarteak udako aisialdirako eskaintza zabala aurkeztu digu. Bertan izen emateko epea zabalik da jada, apirilaren 17a arte. Horretarako jarraian aurkezten zaizkizuen bi aukera hauek dituzue: 

1 .- Eskuzko izen emate orria: Eskuzko izen emate orria eskuragarri duzue Txantxiku Ikastolako idazkaritzan edota etxean inprimatuz gero honako loturan klikatuta: klikatu hemen. Izen emate orria bete eta Txantxiku Ikastolako idazkaritzan utz dezakezue.

2.- Izen ematea online: Izen ematea internet bidez egin nahi izanez gero, honako loturan klikatu eta bertan ageri zaizkizuen jarraibideek esango dizkizue bete beharreko pausuak zeintzuk diren. Klikatu hemen.

ANIMATU ETA UDAN ERE GOZATU IKASTOLAZ !

KLIKATU HEMEN INFORMAZIO GEHIAGO ESKURATZEKO: www.aisialdia.eus

*OHARRA: Txantxiku Ikastolak antolatzen duen "Enjoy English"-en izena emateko epea noiz izango den aurrerago jakinaraziko zaizue.

Etiketak: