Abiatu da Korrika!

Pasa den ostegunean abiatu zen Urepelen Korrikaren 19. edizioa. Atzo goizaldean pasa zen Oñatitik eta Txantxiku Ikastolak bi kilometro hauek egin zituen: 942. kilometroa Olabartatik Olapotora eta 947. kilometroa Plazako postontzitik Debatarra tabernaraino. Geure ikasleak ere aurreko egunetan zehar prestakizunetan ibili dira egun handirako. Hemen dituzue ikusgai Euskal Herrian zehar eskuz ezku dabilen lekuko erraldoiarekin ateratako gelako argazkiak. Gozatu!

Oñatiko eta bailarako informazio zabalagoa Goiena.eus atarian.

Etiketak: