Gurasoak Ikastolaren Eguneko emanaldian

Ikasturte honetan ere irakasleak eta gurasoak ikastolaren eguneko emanaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ikasle talde batzuekin elkarlanean, koreografia bat prestatuko dugu eta emanaldiaren bukaeran bertaratutako guztiei eskainiko diegu.

Lehen entsegura bertaratzeko aukerarik izan ez zenutenok, jakin bigarren bat izango dela maiatzaren 5ean arratsaldeko 18:00an ikastolako aretoan.

Utzi lotsa alde batera eta zatoz gurekin ondo pasatzera!!!