Kontserba loteak Eskutik Eskura
Otsailean etxeko despentsa olioz bete ostean, kontserba loteen txanda dator maiatzaren 14tik 26ra. Nafarroa hegoaldean ekoitzitako 6 kontserba lote eskainiko ditugu, auzolanean, ingurumenari eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe eta euskaraz kontsumitzeko aukera luzatuz.
Bigarren kanpaina honetan barazki menestra, potxak, pikillo piperrak (ekologikoak eta konbentzionalak), zainzuriak eta orburuak eskatzeko aukera emango dugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan, Nafarroaren hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osoan zabalduz.
ESKA EZAZU, ETA ON EGIN!
Eskariak egiteko:
- Online egiteko hemen klikatu
- Eskuz egiteko, paperezko albiste boletina hemen deskargatu, inprimatu eta orria Txantxiku Ikastolako idazkaritzan utzi edo e-mailez helarazi txantxiku@ikastola.net helbidearen bitartez.