Ikastolaren Egunaren atarian elkartasun ekintzak antolatu ditugu
Urteroko moduan aurten ere zozketa baten bidez elkartasun ekimen bat lagunduko dugu. Aurtengoan, gaixotasun larri zein kronikodun haur haitiarrei laguntzeko Dominikar Errepublikako Pedernalesen Mª Carmen Markuletak aurrera daraman proiektuari bultzadatxo bat emango diogu.
Pedernales Dominikar Errepublikako herrixka da, Haitirekin muga egiten duena. Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBH 1eko ikasleek salduko dituzten txartelen bidez jasotako diruarekin bertako haurren hainbat tratamendu eta ospitaletarako bidaiak ordaindu ahal izango dituzte.
Aurrekoetan bezala zozketa Ikastolaren Eguneko jaialdian izango da (apirilaren 11n).
Goian aipatutakoaz gain, apirilaren 26, 27 eta 28an eta maiatzaren 3, 4 eta 5ean Bidezko Merkataritza denda irekiko dugu kale Barrian. Ekintza horren gaineko xehetasun gehiago aurrerago jakinaraziko dizuegu.