Gurasoentzako saioa: "Dolu egoeretan nola jokatu seme-alabekin?"

Herriko ikastetxeok eta horien Guraso Elkarteek  Oñatiko  Udalaren laguntzaz gurasoen formaziorako honako hitzaldia antolatu dugu:

Gaia:  Dolu egoeretan nola jokatu gure seme-alabarekin?

Edozein momentutan sortu daiteke dolu egoera bat: senitarteko baten heriotza edo gaixotasun larria, gurasoak banatzen direnean etab. Askotan horrelako egoerak kudeatzeko erreferentziak falta ditugu eta ez dakigu ongi ari garen. Hitzaldian gaiarekin lotutako hainbat klabe landuko dira.

  • Dinamizatzailea: Patxi Izagirre (Tailerra EUSKARAZ  jorratuko da)
  • Eguna: Azaroak 26, osteguna
  • Ordua: 18:15ean
  • Lekua: Bidebarrieta 18, Erabilera Anitzeko gela
  • Zaintza zerbitzua: Eskatzen duten familiei zaintza zerbitzua eskainiko zaie Txaloka Udal Ludotekan.

OHARRAK:

  • Hitzaldi tailerrean parte hartzeko izena eman beharra dago, eta horretarako bi bide hauetako bat balia dezakezue: Telefonoz 943 03 77 00 (Ainhoa Moiua) edo e-postaz: ainhoa@onati.eus
  • Izena emateko epea azaroaren 20an amaituko da.
  • Plaza mugatuak: aforoa gaindituz gero, izen-emate hurrenkera errespetatuko da.