Batxi 2koen Irteera

Azaroaren 25ean, Batxilergo 2 mailako Zuzenbideko ikasleak Donostiako Justizia Jauregira joan ginen eta auzitegian 4 epaiketa jarraitzeko aukera izan genuen. Maila bereko Mekanikako  eta Industria Teknologiako ikasleak, berriz, Oñatiko ULMA Construction lantegian izan ginen, eta bertako fabrikazio prozesua eta materialen saiakuntzak egiten dituzten laborategia ikusi genituen. Psikologiako ikasleak, aldiz, Donostiako "BCBL" garuna eta hizkuntzaren arteko erlazioa ikertzen duen zentroan izan ginen. Bertan, ikerketen emaitzen berri jaso eta laborategia ikusteko aukera izan genuen.

Etiketak: