Txantxiku Ikastolaren 50. urteurrena

2016-2017 ikasturtean Txantxiku Ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko antolaketa lanetan ari gara. Urte hauetako guztietako pasarte, argazki eta ekarpenekin liburua osatu eta argitaratu nahi dugu. Eta lan horretan ikasle ohien bizipenak eta oroitzapenak ere batu nahi ditugu. Eginkizun honetan parte hartzeko gogoa izango bazenute, aditzera eman behar diguzue ikastolara 943 781 204 telefonora deituz edo txantxiku@ikastola.eus helbide elektronikora idatziz. Urtarrilean zehar elkartu eta adostuko ditugu ekarpenen nondik norakoak. Parte hartzera animatu zaitez!

Etiketak: