Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an egun berezia bizi izan genuen Ikastolan. Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izanik, ekintza berezi ugari burutu genituen. Besteak beste, hurrengo loturetan dituzuen bideoak ikusi ondoren, etorkizuneko sexismorik gabeko Ikastola nola ikusten duten irudikatu zuten gure ikasleek patioko Ametsen Zuhaitzean.

Bestalde, eta egun berezi honen harira, martxoaren 4an, Marijo Etxegoien, Emakundeko langilea, gonbidatu genuen LHko 4. mailara. Bere lanaren berri eman ondoren, elkarrekin “Neska-mutilak aldatzeko lurrina” bideoa ikusi eta landu genuen. Bereziki, berdintasunaren gaia jorratuz, ondorio honetara iritsi ginen: emakumeak nahiz gizonezkoak eskubide berberak izan behar ditugula. Mila esker, Marijo, erakutsitako hurbiltasunagatik. Oso gustura sentitu ginen zurekin batera lanean.