Badator Kilometroak 2017

Gogoratzen 1989 urtekoa?

“Metro erdika, metroka,  kilometroak dira…”

Laster gurean izango dugu 2017koa! BADATOR KILOMETROAK! 2017ko irailaren 24a guztiok agendan azpimarratzeko eguna izango dugu, Gipuzkoako Ikastolen jai erraldoiak Oñatiko kale eta bazterrak jendez beteko baititu.

Hori guztia prestatzen hasiak gara, baina zure laguntza behar dugu. Sortzaile, langile, guraso aitona-amona, herritar, ikasle, heldu edo gazte, parte hartzeko gogoz bazaude, prestakuntza lanetarako sortu ditugun 16 lan talde ezberdin horietako batean eman dezakezu izena.

Ekintzak, Kilometro egunaz aparte, urte osoan zehar izango ditugu. Beraz, jakin lan talde hauek urte osoan zehar izango diren bilera eta ekitaldi ezberdinak antolatzen arituko direla, urte osokoa izango baita festa, eta ez egun bakarrekoa. Boluntario gisa izena emateko aukera izango duzue, 943 781204 zenbakira deituz edo galdetegi honetan izena emanaz. Beraz, ANIMATU ETA PARTE HARTU!

URTE OSOKO FESTA GEUREAN DA!