Ikastolako sarrera-irteeran aldaketak

Oñatiko Udalak Santa Ana antzokiko erretilan egin behar dituen obrak direla eta, hurrengo astean garabi bat muntatu beharra dauka. Hori dela eta, kiroldegi pareko "burdinazko" ate ondoko espaloia itxi egingo da. Honen ondorioz, sarrera-irteeren bidea aldatu egingo da egun batzuetan. Rotonda ondoko zebrabidetik gurutzatu, kiroldegiko espaloia zeharkatu eta frontoiko sarrera parean dagoen zebrabidetik gurutzatu beharko da ikastolara sartzeko.