2016-2017 Bekak Dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritzatik aditzera eman digute irailaren 30ean 2016/2017 ikasturteari dagozkion ikasketa bekak eskatzeko agindua argitaratuko dela.
Eskaerak egiteko epea urriaren 1etik 31ra luzatuko da. Beka eskatzeko asmoa duzuenok, ahal den azkarren ondorengo dokumentuak gertu izatea eskatu nahi dizuegu:
- Familiako kide guztien Nortasun Agiriak (seme-alaben kasuan, hura izanez gero).
- Familia liburua.
- Bizikidetza ziurtagiria (Udaletxean eskatu).
- Familiako diru sarrerak adieraziko duen agiria (hau derrigorrezkoa da):
- 2015 urteko Errenta Aitorpena (konputagarri diren kide guztiena).
- Errenta aitorpena ezean, 10T agiria, Lanbideko ziurtagiria...
Aurtengo berritasunen artean, familia bakoitzak beka on-line eskatzeko aukera izango duela adierazi nahi dizuegu.