50 urte auzolanean
Aurtengo ikasturtea berezia dugu zenbait arrazoiengatik. Hori dela eta, ikastolaren zuzendaria Zigor Ibarzabalek eta Aitor Guridi lehendakariak prentsaurrekoa eskaini zuten eguaztenean. Azalpenean hauexek aurkeztu zituzten: hemendik aurrera ikastolak izango duen irudi korporatibo berria eta, horrekin batera, 50. urteurrenerako sortutako irudia. Bestalde, Konfiantzaren Pedagogian oinarritutako IXUTU proiektua eta Kilometroak ere mintzagai izan zituzten eta honen guztiaren oinarrian dagoen AUZOLANARI aipamen berezia egin zitzaion. Bukatzeko, esker oneko hitzak zabaldu nahi izan zituzten: “Boluntarioz osatutako lan talde itzela ari da lanean, eta gure aldetik Oñatiko herriari eta bereziki Txantxiku Ikastolako hezkuntza komunitate osoari eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen.”