6.mailakoak Donostian

Otsailaren 6an Donostiara joan ginen. Goizean Zientzia museoan “Kimikaren magia” tailerrean hartu genuen parte.  Zientzialari gazte bezala esperimentu interesgarri asko egin genuen. Bisita gidatua  medio asko ikasi genuen, eta ondo pasatu ere bai… Azkar-azkar bazkaldu eta,  Txuri Urdin izotz jauregira!!!  Zeinen ondo igaro genuen patinatzen!!!  Pozik bueltatu ginen  denok etxera. Oso egun politta izan zen!!!

IKUSI ARGAZKIAK HEMEN

Etiketak: