Haitiko haurrekin elkartasuna
Mari Carmen Markuleta Haitin garatzen ari den proiektuaren alde 1.500€ lortu ditugu
Dakizuenez, TXANTXIKU IKASTOLAREN EGUNAren jiran elkartasun ekintza pare bat antolatu dira. Batetik, tablet baten zozketa egin da, eta bestetik, bidezko merkataritza denda ireki da.
Bi jarduera horiekin, egin beharreko kitapenak egin eta gero, 1.500€ eskuratu dira, eta datorren hilabetean gure artera etorriko den Mari Carmen Markuletari berari emango dizkiogu Haitin, bertako haurren alde garatzen ari den ekimenean, balia ditzan. Mari Carmenen eta Haitiko haurren izenean eskerrik asko zuen laguntza eskaini duzuen guztioi.
Jakizue, bide batez, tabletaren zozketan zenbaki saritua 0802 izan dela, eta ondoko argazkian ikus daitekeenez, saria Amaia Axperi egokitu zaiola. Zorionak Amaia eta Ilargi!!!