2017-2018rako liburuen eskaera
2017/2018 ikasturterako testu liburuen eskaera egiteko epea ekainaren 26ra arte zabalik izango da. Ondoren, bi egun izango dituzue zuzenketak egiteko, hilaren 27 eta 28a hain zuzen ere.
Gogoratu epe honetatik aurrera ez direla eskaera berririk ez itzulketarik onartuko.
Edozein arazo edo argibide behar izanez gero, Idazkaritzakoekin harremanetan jarri zaitezke 943 781204 telefono zenbakira deituz, nahiz bearan@txantxikuikastola.eus helbide elektronikora mezua bidaliz.