Eskola Agenda 21 Txantxiku ikastolan

Ikasturte honetan elikadura orekatua eta jasangarria lantzen ari gara

2005-­2006 ikasturtez geroztik Txantxiku Ikastolak Eskola Agenda 21 programan parte hartzen du. Eskola Agenda 21 ingurumen ­hezkuntza programa da, eta ingurumen­arazoen konponbidean parte hartzeko ezaguera, gaitasuna, jarrera, motibazioa eta konpromisoa garatzea du xede nagusi.

Bere ezaugarri garrantzizkoenak hauek dira:

  • Bi eremu lantzen ditu, eskola bera eta udalerria edo eskualdea.
  • Hezkuntza-­komunitatearen partaidetza du ardatz eta oinarri, eta ikasleen protagonismoa bilatzen du.
  • Kudeaketa arduratsu eta iraunkorra sustatzen du. 
  • Curriculum­berrikuntza eragiten du.

Txantxiku Ikastolan gai ugari landu ditugu ingurumenaren inguruan: hondakinen kudeaketa, energiaren kontsumo jasangarria, mugikortasuna, uraren erabilera arduratsua… eta ikasturte honetan elikadura orekatua eta jasangarria aztertzen ari gara. 

Ikasleekin unitate didaktikoak lantzeaz gain, formazio saioak, ikastaroak, irteerak, tailerrak, ibilbideak, ortua­eskola… antolatzen ditugu hezkuntza komunitate osoari zuzenduta, eta horietan guztietan ikasle, guraso eta irakasleei parte hartzeko aukera eskaintzen zaie. 

Oraingo honetan, aukera hau baliatu nahi dugu zuentzat interesgarria izan daitekeen informazio orria igortzeko. Ea baliagarri zaizuen!!

Etiketak: